XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egonkortasunerako Hitzarmenak gai politikoak baldintzatuko ditu Dublingo goi bileranErredakzioa /
BI urte falta dira Europako moneta bakarra merkaturatzeko, eta horri begira Europako Batasuneko hamabost kideen ardura nagusia etorkizuneko moneta horren, euroaren, egonkortasuna da.
Alemaniak, Europako lehen potentzia ekonomiko eta moneta batasunaren benetako motoreak, euroa bere markoa bezain indartsu eta egonkorra izango dela ziurtatu nahi du.
Horretarako, Bonn ohartu da ez dela nahikoa 1999an euren dirua euro bihurtuko duten herrialdeak zuhurtasun handiz aukeratzea, baizik eta gainera beharrezkoa dela aurrerantzean herrialde horiei aurrekontuetan diziplina gogorra exijitzea.
Helmut Kohl kantzelariak astelehenean Nurenbergen Jacques Chirac Frantziako lehendakariarekin egin zuen bileran ez zuen lortu Parisek bat egitea Theo Waigel Finantza ministro alemaniarraren proposamenarekin.
Frantzia, EBko herrialde gehienak bezala, Waigelek Egonkortasunerako Hitzarmenean proposatutako neurri gogorren aurka azaldu da.
Besteak beste, Alemaniak proposatu du Europako Banku Zentralak gogor zigortzea Moneta Batasunaren hirugarren fasean sartu diren herrialdeak beren defizita % 3tik gora badute.
Alemaniaren eta beste herrien arteko ezadostasunak direla eta, litekeena da Dublingo goi bileran egonkortasunaren gaineko akordiorik ez
Kohlek eta Chiracek, astelehenean egin zuten bileran, Europako Batasuna politikoki indartzeko plana hitzartu zuten.
Plan horren puntu nagusia da Europako Kontseiluan erabakiak hartzeko ahobatasuna alde batera utzi eta gehiengo kualifikatua aintzat hartzea.
Herrien beto eskubidea ezabatu nahi da ahal den guztietan, eta horregatik ahobatasuna gai zehatzetara eta ahalik eta murritzenetara mugatu nahi dute.
Kohlen eta Chiracen plan hori hiru mailatan eraman nahi dute aurrera, Barne eta Kanpo arazoetan eta instituzioen eraberritzean.
Barnera begira,
Kanpo Harremanetarako eta Segurtasunerako Kohlek eta Chiracek malgutasun handiagoa nahi dute erabakiak hartzeko orduan eta Europako Atzerri ministro gisa lan egingo lukeen erakunde bat sortu nahi dute.
Instituzioen erreformari dagokionez, EBn herrialde gehiago sar daitezen moldatu beharra ikusten dute, kide gehiagorekin oraindik gehiago burokratizatu beharrean malguago eta herritarrengandik gertuago egon daitezen.